1808 eta 1813 a bitartean, Penintsulako Guda gertatu zen Napoleonen armadaren kontra,,Espainia eta Portugaleko erresumei eragin ziena. Lautadan Wellington dukearen armadaren garaipenarekin amaitu zen, bertan indar aliatuek Jose Bonaparteran armadaren kontra borrokatu zuten,eta Gasteiz inguruetan 1813ko ekainaren 21ean garaipena lortu zuten. Atzera egin zutenean, frantziar iheslariek Lautadako herri asko arpilatu zituzten.
1833-1839 eta 1872-1876 urte tarteetan guda berriz ere itzuli zen Lautadara, kasu honetan beste arrazoi batzuengatik. Fernando VII. erregearen heriotzarekin garai bat amaitu zen, antzinako erregimenarena hain zuzen ere. Madrilen liberalismoak poterea hartu zuen, baina ez zen bakea bermatzeko gai izan. Nekazariak, artisauak, langileak, elizjende xumea eta nekazal jauntxoak matxinatu egin ziren, beraien bizimodua mehatxaturik ikusi zuten eta. Hildako erregearen jarraitzaile bihurtu ziren, Carlos I arena hain zuzen ere. Lautadako herritar gehienek karlisten alde egin zuten, foru komunalen eta kristautasunaren defentsan, hots, tradizioaren alde. 1834ko urriaren 26 eta 27an, Zumalakarregi generalak Gobernuaren tropak garaitu zituen Dulantzi inguruetan. Hala ere, karlistek guda galdu zuten. Lautadako boluntarioek amaiera arte eutsiko zioten borrokari Gebarako gazteluan, hau karlistek amore eman ondoren liberalek polboraren bidez leherrarazi egin zuten.
Karlisten errebolta bizirik iraun zuen XIX. mendean zehar, garaien araberako intentsitate desberdinekin . Mende amaieran, ideologia politiko berriak sortu ziren, esaterako, nazionalismoa eta sozialismoa.
Carlos V Erregea eta Zumalakarregi Agurainen, 1834an