Cuadrilla de Salvatierra - Aguraingo Eskualdea

logo AGURAINGO ESKUALDEA

Turismo eta Ondarea

Historia

XX-XXI mendeak

XX. mendea, aurreko mendeko konpondu gabeko arazoak zirela, injustiziak zirela, gatazka internazionalak zirela, oso garai ezegonkorra izan zen. Hasiera batean II Errepublika aldarrikatu zen, eta 1936an , honen kontrako matxinada hasi, armadak eta oligarkiak bultzatuta. Guda zuzena ez zuen Lautadan eraginik izan, bertako herritar asko beste tokietako fronteetan hil arren. Hala ere, errepresioak eragin handia izan zuen Lautadan, matxinatuen garaipenaren ondorioz urte luzeetan mantendu zena.

Diktaduraren ondoren, Lautada eta Euskal Herriko gainontzeko lurraldeetan,demokraziarako eta askatasunerako bide luze eta zailari ekin zitzaion; nekazari-exodoak herri txikiak hustu zituen, biztanle berriak heldu ziren gure lurraldera, eta gizartean eta politikan oreka lortzeko bide zailari ekin zitzaion. Gaur egun Lautadako herritarrak itxaropenez bizi eta lan egiten dute,laster orainaren eta etorkizunaren jabe izango direlakoan.

Fotografía: Harresi Parkea

Harresi Parkea