Ahaide nagusiak eta txikiak,nahi zuten poterea lortu ez bazuten ere, beraien jaurerriak mantendu zituzten. Hau da Salvatierrako kondeari gertatu zitzaiona, , Pedro López de Ayalari, zein 1519 Carlos I-aren kontra matxinatu zen, komuneroen altxamendua aprobetxatuz. 1521ean matxinada galdu eta atxilotua izan zen eta beranduago eraila. Agurainek hereje-hiribilduaren tituloa berreskuratu zuen orduan, baina etorkizuna ez zen batere erraza izan. 1565ean izurriteak berriz ere erasotu zuen Araba osoa. Eta hori gutxi balitz, kutsatutako biztanleen ondasunak erretzeko orduan, ohitura zen moduan, sua deskontrolatu eta hiribildu osoa erre zen.
Berreraikitze lanetan oso garrantzitsuak izan ziren Amerikako aurkikuntzaren ondorioz heldu ziren ondasunak. Diru hau gauza askotarako erabili izan zen: tenpluak birmoldatzeko, eraikin berriak egiteko, zibilak zein erlijiosoak, eta artelanetan inbertitzeko; esterako, Ozaetako Purisima Concepción-en baseliza, Fray Juan de Luzuriagak eraikita, 1680tik aurrera Espainia Berriko frantziskotarren ordeneko komisario orokorra izan zena. Ameriketatik, aberastasuna heltzen zen, baita Lautadako bizitza erabat eraldatu zuten nekazal produktuak: tomate,artoa, eta batez ere, patata.
Oparotasun garai hau XVIII mendean amaitu zen. Agurainen eta Lautadan garestitasunaren ondorioz matxinadak eman ziren. Mende honen amaieran Konbentzioaren Guda (1793-1795) gertatu zen, eta Euskal Herria frantziar iraultzaileek bere menpe hartu zuten. Hemendiak aurrera mende eta erdi iraun zuen guda garai bat eman zen.
Zalduondoko Lazarraga Jauregiko Armarria