Cuadrilla de Salvatierra - Aguraingo Eskualdea

logo AGURAINGO ESKUALDEA

Turismo eta Ondarea

Historia

Behe Erdi Aroa

Garai latzak izan ziren Lautadan,nahiz eta hasiera batean ondo hasi. Lautada pasabide garrantzitsua izanda, ekonomia garapen aipagarria izan zuen garai honen hasieran,gehienbat Arabako jauntxoek 1332an Gaztelako erregeari eskubide jurisdikzionalak borondatez eman eta gero. Jauntxo hauek zergak kobratu eta justizia kudeatzen zuten nekazal noble txikiak izatetik, markatariak izatera eta errentak kobratzera pasa ziren. 1337 urtean , Alfonso XI Erregeak Alegriako hiribildua fundatu zuen, Dulantziko eta Burgeluko herrisken ondoan, oparotasun garaiak ziren hauek. Lautadako bideetatik merkatariak eta Santiago bidea egiten zuten erromesak ibiltzen ziren.

Baina garai oparoak gutxi iraun zuten, XIV. mendearen erdialdean, Izurieta heldu zen Lautadara, eta ondoren Europan 100 Urteko Guda gertatu zen, hasiera batean Inglaterra eta Frantzia artean, baina hemen eragina izan zuen Gaztelako Pedro I eta bere sasiko anaia Enrique Trastamara tronoagatik izan zuten borroka del aeta. Inglesak, Gascuña menpean daukatenak, Pedro I babesten dute, frantziarrak, berriz, Trastámara. Nafarroako Erregeak, Carlos II-ak, Pedro I-arekin bat egiten du, 1200 urtean kendutako lurrak itzultzeko baldintzarekin, haien artean Arabako Lautada, 1367an, berriz ere, Nafarroako Erresumaren parte bilakatuko dena. Aurretik, 1351n, Beltrán Vélez de Gebara jautxoak Nafarroako Erresumako basailu izandatu zuen bere burua. Azkenik, 1369an, Enrique de Trastámara gailentzen da, eta 1371n Nafarroako baskoiek berreskuratutako lurrak, berriz ere, bere menpe hartzen ditu

Errege berria,, Enrique II, tronuan jarraitu ahal izateko poterea gehaigo ematen die nobleei, eta hauek beraien artean borrokatzen amaitzen dute, eta Agurain Ayalako jaurerrikoa izatera pasatzen da. Bando gerrak, oñaztiarrak ganboatarren kontra , nagsi dira garai honetan. Herriska ugari jenderik gabe geratzen dira. Borrokek 1487 a arte iraun zuten, Errege Katolikoek hiribildu guztiak bere menpe hartzen dituztenean. Forua nobleen, ahaide nagusien eta erregearen arteko gaia izatera pasatzen da eta hiriguneak gobernatzeko sistema bilakatzen da. Hiribilduak lurralde bakoitzeko Juntaren inguruan elkartzen dira.

Argazkia: Gebarako Jauregia eta Gaztelua

Gebarako Jauregia eta Gaztelua