Cuadrilla de Salvatierra - Aguraingo Eskualdea

logo AGURAINGO ESKUALDEA

Turismo eta Ondarea

Historia

Antzinaroa

Erromatarrek lautadara heldu zirenean egoera honekin egin zuten topo K.a 72 urtea inguruan. . Artzain herriak ziren , eusko izena hartzen zutenak, erromatarrek baskoiak deitu zituzten. Lautadako baskoiak barduloak ziren, hauek artzaiak ziren eta Pirineotako bi isurialdeetan biltzen ziren. Baskoiak Erromarekin izan zuten harremana adiskidetsua izan zen, beraz hauen etorrerarekin, euskal-erromatar kultura sortu zen. Vía Trajana iter XXXIV izeneko galtzada, Burdigalatik (Burdeos) Asturicara (Astorga ) zihoana, Lautada ekialdetik mendebaldera zeharkatu zuen, Mansio Albatik (Albeniz), Tulloniotik (Dulantzi), Suessatiotik (Arkaia) eta Iruña Beleiatik.

Urte hauetan bakea izan zen nagusi, Erresumaren krisialdia inguru honetara heldu arte, III mendearen erdialdetik aurrera. Hortik aurrera herri barbaroen inbasioak eman ziren, baita barruko matxinadak ere, eta hauek bizitza erabat baldintzatu zuten. Gizarte maila altuek hiriak utzi eta nekazal eremuetan villak osatzen hasi ziren, eta nekazariak hara inguratu ziren hauen babesaren bila.

Argazkia: Donemiliagako Durrumango elizako erromatar hilarria

Donemiliagako Durrumango elizako erromatar hilarria