Gure eskualdeak Latada izena hartzen badu Euskal Herriko beste zonalde batzuekin alderatzen dugulako da, baina,berez, ez da hain eskualde laua, oso eremu zabalak izan arren. Bere erliebeak hiru bailara paralelo marrazten ditu; iparreldean Barrundia, erdialdean Zadorra ibaiaren bailara eta hegoaldean Iruraizko bailara.
Lautadak iparraldean dituen mendi zerrak EAE-ko garaienak dira, Aitxuri, gipuzkoan kokatutakoa, gailurrik altuena delarik, 1.551 metrokoa. Lautadako mendirik garaiena, Arabako eremuan, Aratz da, 1.442 metrokoa. Hegoaldeko mendi zerratan gailurrik garaiena Baio da, 1.193 metrokoa.